Lasarte-Oriako futbol taldeek eta Real Sociedadek bost denboraldiko formakuntza hitzarmena sinatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 4a

Real Sociedadeko eta Gipuzkoako klubeetako ordezkarien argazkia. Arg.. Real Sociedad

Lasarte-Oriako Ostadar SKT eta Texas Lasartearra CF futbol taldeek Real Sociedad taldearekin formakuntza akordioa berritu dute. Hilaren 1ean, herriko taldeak zein Gipuzkoako beste 62 futbol elkartek Reala Arenan bildu ziren Realarekin  akordio berria sinatzera

Jokin Aperribay presidenteak eta Joseba Ibarburu lehendakariordeak eskerrak eman zizkieten klub guztiei eta Gipuzkoako futbolaren alde lan egiten jarraitzera animatu zituen. Familia argazkia egin eta 2027-2018 denboraldira arte iraungo duen hitzarmena sinatu zuten elkarte guztiek.