Asier Sagasti beterano mailako Espainiako txapeldun da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abenduaren 4a

Asier Sagasti (erdian), podiumeko lehen mailan. Arg.: LOKE Judo

Beterano mailako Espainiako txapelketa jokatu zen atzo, hilaren 3an, Iruñean. LOKEko Asier Sagasti judokak M1 kategoriako 100 kilo azpiko mailan lehiatu zen eta podiumeko gorenera igo zen 

Nafarroa, Errioxa eta Gaztela-Mantxako ordezkarien aurka borrokatu zen herritarra. Lehia guztietan nagusi izan zen LOKEko judoka eta ipona eginez irabazi zituen. Horri esker, urrezko domina jantzi zuen Sagastik