Errumaniaren eguna ospatu dute Gizarte Etxean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 3a, 17:21

Decebal elkarteak antolatuta, hilaren lehenean izan zen Errumaniaren Eguna ospatu dute igandean Gizarte Etxean. Gipuzkoa hainbat txokotan bizi diren 80 bat lagun elkartu dira jaioterriko plater ohikoekin osatutako menua bazkaltzeko, eta ondoren, Bagey Stoika eta Millenium taldeak jotako musikarekin nahi beste dantza egin dute. Txikienek margotzeko eta jolasteko txoko bat izan dute baita Aita Noelen bisita aurreratua ere.