Lasartearrako jokalari ohiek iragana gogoratzeko bazkaria egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko abe. 1a, 15:30

Lasartearra futbol taldeko jokalari ohien talde argazkia. Arg.: Isaac Farré Rico.

1970 eta 1982 urte artean Lasartearra futbol taldean Erregional mailan lehiatu ziren 25 bat jokalari Erribera kalean dagoen elkartean bat egin zuten mahaiaren inguruan, azaroaren 24an

Horiekin batera, Mikel Etxarri Euskadiko hautatzailea ere izan zen. Garaiko istorioak eta pasadizioak izan zituzten gogoan, baita euren artean ez zeuden jokalariak, hala nola, Jesus Azkue edo Valladoliden zendu berri den Joakin Urdanpilleta ere. Otordua amaitzean Lasartearra elkartean futbol taldeari eskaini zaion horma-irudiaren aurrean argazkia atetra zuten.