Atzo 200 m. libre eta 50 m. bular probak lehiatu zituen Zubietako igerilariak eta bietan lehen postuetan egon zen. Bular proban, bigarren amaitu zuen saioa eta gainera, 44,07ko marka eginez, SB7 klaseko Europako errekorra hautsi zuen Zudairek. Estilo libreko lehian, aldiz, bosgarren izan zen. Oraindik asteburua du aurretik Buruntzaldea IKTko igerilariak eta marka eta domina gehiago eskura ditzake. Bihar, 200 m. lau estilo probari egingo dio aurre eta igandean, berriz, 400 m. libre saioari. Txapelketa Pariseko Joko Paralinpikoetako gutxieneko markak eskuratzeko baliagarria da eta horregatik, hitzordu garrantzitsua da Zudairerentzat.