GREBA FEMINISTA OROKORRA

"Denoi dagokigu zaintzaren ardura modu kolektiboan hartzea"

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 30a, 16:09

Elkarretaratze jendetsua aurrera eraman du greba feminista orokorraren Lasarte-Oriako batzordeak eguerdian, Okendo plazan. Bertako kideek nabarmendu dute lanuztea ez dela helburu nagusia, zaintza sistema publiko komunitario baterantz mugarri bat izatea baizik. "Denok izango gara noizbait zainduak eta guztioi dagokigu zaintzaren ardura modu kolektiboan hartzea; bizitza duinen aldeko borroka da hau".