Azken neurketak jokatu ostean, bigarren mailan lehiatu den Taulako Jose Ignacio Etxeberria zortzigarren postuan sailkatu da. Hirugarren mailan, berriz, lehen hamarren artean izan da Juan Cruz Figueras; bederatzigarren amaitu du lehia. Juan Luis Varela (11. postua), Ander Etxauri (15. p.) eta Alejandro Sanchez (21. p.) izan dira herriko taldeko ordezkariak.
Baina ez dira Gipuzkoako mailako lehiak amaitu. Abendu amaieran, beterano mailako txapelketari aurre egingo diete maila horretako Taula kideek. Horrez gain, hurrengo urteko taldeko txapelketarako prestatzen ari dira.