Eguzki La Escalerilla taldeak hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 28a, 15:45

Eguzki Bar La Escalerilla infantil taldeak Lauburu KE Ibarra Neskak taldearen aurka neurketa borrokatua jokatu zuen hilaren 25ean, Maialen Chourraut kiroldegian. Bigarren zatian emaitzari itzulia eman eta garaipena erdietsi zuen etxeko taldeak

Eguzkiko jokalariek ez zuten lehen zati ona izan. Defentsan ahul ari ziren; presioak ez zuen bere helburua betetzen eta aurkariak lasai jokatzen zuen. Erasoan ere zailtasunak izan zituzten; Ibarrako taldearen defentsa irmoa eta atezaina gainditzea ezinezkoa izan zen etxeko taldearentzat.

Atsedenaldira iritsi baino lehen, gainera, ezusteko batean aurkaria markagailuan aurreratu zen eta gutxira bigarren gol bat egiteko aukera izan zuen. 

Entrenatzailearen hitzak entzun eta mentalitate aldaketa egon zen infantil mailako jokalarietan. Lehen minutuan Eguzkik norgehiagoka berdindu zuen penalti bati esker.  Erasoan ate aurrera iritsi eta aukera ederrak izan zituen talde hori-beltzak. Horri esker, bigarren gola etorri zen eta azken minutuan bakarkako jokaldi baten ostean, 3 eta 1ekoa eskuratu zuen etxeko taldeak.

Era honetara, lehen postuetako lehian mantentzeko garrantzitsuak ziren hiru puntu batu zituen infantil taldeak; egun herriko taldea bosgarren postuan da hirugarrenetik lau puntura.

Euskadiren debuta

Bestalde, Eguzkiko Aratz Fuentes eta Markel Rodriguez kideak 16 urtez azpiko Euskadiko taldearekin lehen lagunartekoak jokatu dituzte. Tolosala eta Nafarrorako selekzioaren aurka jokatu du taldeak. Tolosako taldearen aurka launa berdindu zuten; nafarrekin lehian gol batengatik garaipena erdietsi zuen Euskadik, 2-3.

Arg.: Eguzki AF.