16 urtez azpiko Euskadiko selekzioak ezin izan zuen Katalunia garaitu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 28a, 14:38

16 urtez azpiko Euskadiko taldea neurketaren ostean. Arg.: Euskadi Rugby

Beltzak RTko harrobiko kide Eneko Sanchez eta Lander Zabalak Erkidegoen arteko Selekzioen Espainiako txapelketako bigarren jardunaldian parte hartu zuten Euskadiko selekzioarekin, hilaren 26an

Sant Boi de Llobregatera (Herrialde Katalanak) bidaiatu zuten Sanchez eta Zabala herritarrek 16 urtez azpiko Kataluniako taldearen aurka jokatzeko. Lehena hamabostekoan izan zen;  bigarrena, berriz, 41. minutuan sartu zen zelaira kide batek min hartu zuelako. 

Hasieratik kataluniarrak nagusi izan ziren. Euskadiko gazteek erasoei eusten saiatu arren, ezin izan zuten ezer egin eta etxeko taldea 50-3 gailendu zen.