Martxoan hasi zuten denboraldia txirrindulariek eta urrian amaitu dute. Gipuzkoan eta beste hainbat lurraldeetan barrena 31 irteera egin dituzte aurten eta guztira, 2.141 kilometro batu dituzte.
Hurrengo urteko egutegia prestatzen hasi dira dagoeneko eta berrikuntza modura, Kantabria edo Asturias aldean ibilbideren bat egiteko aukera aztertu dute.
Horrez gain, arduradunek txirringaz eta errepideaz gozatu nahi duten herritarrei dei egiten diete taldearekin bat egitera. Interesdunek taldeko arduradunarekin jarri behar dute harremanetan, 629 536 320 WhatsApp zenbakian.