Lasarte-Oriako Errigora taldeko kideak pozarren daude udazkeneko kanpainako saskiak banatu eta gero eta eskerrak eman dizkiete herritarrei Nafarroa hego eta erdialdeko ekoizleen lana eta euskara sustatzeko lan egiten duen eragilearen egitasmoan parte hartu izanagatik. "14.000 saski banatu ditugu Euskal Herrian eta eremu horri 185.000 euroko ekarpena egin. Argazki bete-betea osatu dugu ekoizle, euskaltzale, auzogile eta milaka kontsumitzailerekin!".