Greba feminista orokorraren egunerako egitaraua zabaldu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 28a, 09:38

Etzi aurrera eramango dute Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako greba orokorra. Lasarte-Orian batzorde bat eratu dute herritar batzuek, lanuzte horren bueltan ekimenak antolatzeko. Egun osoko egitaraua iragarri dute. Gaur arratsaldean egingo dute azken asanblada, 19:00etan, Oriarte Landaberri ikastetxean.

Egitaraua

  • 08:15ean, ekimentxo bat aurrera eramango dute Okendo plazan.
  • 09:30ean, zaintzaren egoera ezagutarazteko kalejirari ekingo diote, Okendotik.
  • 12:00etan, elkarretaratzea eta agerraldia, Okendon.
  • 14:00etan, bazkaria. Izena emateko 663 52 45 94 telefonora mezu bat bidali behar da.
  • 15:00etan, bazkaloste animatua.
  • 17:00etan, Hipodromoan jarri dute hitzordua, autoz Hernanira joateko, eskualdeko manifestaziora.
 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Greba Feminista Orokorra Lasarte-Orian (@lasarteoriagf30)