Meza girotu du Alboka abesbatzak, Santa Zezilia egunaren harira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 26a, 19:29

Santa Zezilia eguna ospatu zuten herriko musikariek asteazkenean eta batzuek egunean bertan herriko kaleak girotu zituzten. Alboka abesbatzak kideek, berriz, San Pedro parrokiako mezan abestuz omendu dute zaindaria. Korutik aritu dira elizkizuneko zenbait unetan eta Agur Jesusen Ama kantarekin amaitu dute.