Bost gutiziak lotutako ibilbidea

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 25a, 13:57

Ostiral iluntzean ekin zioten IX. Pintxo Bideari eta igandean ere aukera izango dute herritarrek parte hartu duten bost tabernetan jaki bana dastatzeko. Buenetxea, Plan B, Araeta, Arima eta Herriko etxean zain izango dituzte. Larunbat eguerdian haietako batzuen arduradunei galdetuta, pozik zeuden lehen iluntzeak emandakoarekin. Herriko etxean, esaterako, ikus zitekeen pintxoa jan ondoren puntuak eman zituztenen kopurua. Hala egiten dutenen artean, 500€ zozkatuko ditu Aterpea elkarteak. Irabazlea nor den eta puntu gehien zein tabernak lortzen duen jakiteko, itxaron egin beharko dute. 

Erlazionatuak