Michelinek 26 langile kaleratuko ditu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 24a, 19:15

Zenbait komunikabide eta berri agentziaren arabera,  Lasarte-Oriako eta Gasteizko lantegietako 176 langile kaleratuko ditu multinazionalak eta 650 langileren lan egutegiak doituko ditu, datorren urterako ekoizpen aurreikuspen txarrak daudela argudiatuta. Herrian 26 lanpostu ezeztatuko ditu, "ahal den neurrian", borondatezko baja pizgarriak edo erretiroa aurreratzea bezalako formulak aztertuta; eta 240 langileren egutegia moldatuko du.