Joateko asmoa izanez gero, AEK-koek elkarteei eskatu diete asistentzia baieztatzeko, bide hauetakoren bat erabilita: andoni-salsamendi@aek.eus helbide elektronikora idatzi edo 662 01 57 59 telefono zenbakira deitzea.
Muntteri AEK euskaltegiak herriko eragileak deitu ditu datorren asteazkenean biltzera, martxoaren 14an Irunen hasi eta 24an Baionan amaituko den 23. Korrika antolatzen hasteko. 19:00etan elkartuko dira euskaltegiaren egoitzan (Geltoki kalea, 17). "Aurreko aldietan denon beharra izan dugu egun polit horiek gauzatzeko eta oraingoan ez dugu salbuespenik egingo".