Ez da posible izan. 17 urtez azpiko Espainiako selekzioak ezin izan du gaur goizean Alemania gainditu. Jon Martin herritarra hamaikakoan izan da. Nahiz eta gorriek neurketa ona jokatu eta aukera ugari izan, penalti batek finalerdietara iristeko ametsa zapuztu du. Bigarren zatian, Hector Fortek Paris Brunner lurrera bota du eta Brunnerrek berak gola egin du. Azken minutura arte, borrokatu dira Jon Martin eta bere taldekideak neurketa berdintzeko, baina ate aurrean ez dute zorterik izan.