LOTMEk Txindokiko igoerarekin emango dio amaiera urteko irteerei

Txintxarri Aldizkaria 2023ko azaroaren 24a

Arg.: LOTME

Urtero moduan, Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak Txindokira igotzen emango die amaiera urteko jarduerei. Aurten abenduaren 17an izango da hitzordua. Egun erdiko txangoa bazkide eta elkarteko lagunei zuzendua dago. Ibilaldia amaitu ostean, hamaiketakoa izango da indarrak berreskuratzeko. Izena ematea ireki du mendi elkarteak www.lasarteoriatrail.com webgunean eta abenduaren 14ra arte izango da aukera inskribatzeko, baldin eta plazak osatzen ez badira. Bazkide federatuek 5 euro ordaindu behar dute, federatuak ez daudenek 10 euro eta LOTMEko bazkide ez direnek 20 euro. Irteeraren gaineko informazio gehiago webgunean dago eskuragarri.