Neska baten egunerokoa izenburua jarri diote lehen kategoriara aurkeztutako lanari; hiru laguneko taldetxoak jaso du 200 euroko saria. Mugak finak dira, eta Kaleak ere gureak dira lanak aurkeztu dituzte bigarren kategoriara. Bi lanak saritzea erabaki du epaimahaiak, hain zuzen ere, hirugarren kategoriara lanik aurkeztu ez denez, horri zegokion saria eman baitiote bigarren kategoriako bigarren lanari. Azken bi horiek ere 200 euroko sari bana eskuratu dute.
Zenbait udal ordezkari izan dira sari banaketan, horien artean Agustin Valdivia alkatea; bere eskuetatik jaso dituzte sariak. Nabarmendu du "indarkeria matxistaren aurkako gazteriaren jarrera eta konpromisoa zein den gizarte osoari erakusteko lanak" egin dituztela parte hartzaileek. Zorionak ere eman dizkie egileei, egindako lanagatik, eta datorren urteko lehiaketan parte hartzera animatu ditu.
Ekimen hau udalak Azaroaren 25eko egitarauaren barruan antolatua izan da.