Maria Garcia Ladero ipuin kontalariak berdintasuna landu du herriko zenbait 6 eta 8 urteko umeekin, liburuen bidez. Hiru ordu laurden inguru iraun dituen saioan, besteak beste, lan hauek erakutsi dizkie gaztetxoei: Arrosa eta leuna, Neskak eta mutilak, Oliver Button poxpolin bat da, Bizenta txiki, Amets Gaizto nire armairuan edota Nola sentitzen zara?.