Saleta eta Zumeta errugbi jokalariek Lusitanos garaitu zuten Europako Superkopan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 23a, 15:43

Alex Saleta, SJL talderekin jolasean zegoenean. Arg.: SJL/Bruno Cabantous.

Alex Saleta herritarra – hamabostekoan jokatu zen – eta Beltzak RTko harrobiko kide Urko Zumeta Castilla y Leon Iberians taldearekin lehiatu ziren Europako Superkopan hilaren 19an, Valladoliden; Lusitanos taldea 18-13 garaitu zuten 

Portugalgo Lusitanos taldearen aurka neurketa borrokatua izan zen. Kanpotarrak markagailuan aurreratu arren, Espainiako selekzioak minutu gutxitan emaitzari itzulia eman eta azkenean, 18-13 gailendu zen. 

Garaipen horri esker, lehiaketako finalerdietarako sailkatu dira eta abenduko lehen asteburuan Georgiako Black Lion taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Euskal Ligara itzuliz, Beltzak RTko 16 eta 18 urtez azpiko taldeek Bilboko el Fango zelaira egin zuten bidaia Universitario Bilboren aurka egiteko. Etxeko taldeek euren nagusitasuna erakutsi zuen; 16 urtez azpiko lehian Universitario 65-22 gailendu zen eta zaharrenen kasuan, 26-17 izan zen azken emaitza.

Errugbi eskolako txikiak, aldiz, Gasteizen jokatu ziren. 10 eta 12 urtez azpiko kideak Gaztedi, Arrasate eta Iruña izan zituzten aurrez aurre.