Oriarte institutuko Larrekoetxe nahiz Landaberri eraikinetako irakasleek bat egin dute Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak egindako deialdiarekin eta ikastetxe atarian mobilizatu dira, hezkuntza eredu hori "erdigunean jarriko duen legea" nahi dutelako. Hezkuntza lege honi EZ lelodun kartelak erakutsi dituzte ekintza horretan.