Nahiz eta etxekoek neurketa indartsu hasi, aurkariak ezusteko batean harrapatu eta markagailuan aurre hartu zuen. Eguzkiko kideek garaipena buruan, ez zuten amore eman eta hiru goli esker, atsedenaldirako partida kontrolpean zuten.
Bigarren zatiko lehen ordu laurdenean, bi taldeek atea aurrean aukerak izan zituzten, baina aurkariak finago ibili ziren baloia sartzerako orduan eta launa berdindu zuten.
Jarraian, garaipeneko puntuak ihesi egiten utziko ez zituela argi utzi zuen etxeko taldeak eta bere minutu hoberenak jokatu zituen. Aukerak ongi baliatu eta hiru gol egin zituen Josu Lopezen taldeak 7-4koa lortuz. Azken minutuetan, erabakitzeko gutxi zegoela, gol bana egin zituzten bi taldeek.