Gehitu elkartearen eskutik, Ni naiz naizena erakusketa jarri dute Manuel Lekuona Kultur Etxeko 1. solairuan: hamar pertsona transen testigantzekin osatutako esposizioa da. Abenduaren 1era arte egongo da zabalik eta ordutegia hau da: goizetan, 09:30etik 13:00etara, eta, arratsaldeetan, 16:00etatik 20:30era. Sarrera doakoa dela gogorarazi dute antolatzaileek.