LOKEko judokek hiru domina jantzi dituzte Anaitasuna Torneoan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 22a, 11:15

Anaitasuna torneoan parte hartu zuten judokak eta Gorka Aristegi entrenatzailea. Arg.: LOKE Judo

Iruñeako Anaitasuna kirol elkarteak kadete eta infantil mailako lehen torneoa antolatu zuen hilaren 18an. LOKE Judo ataleko lau kide Nafarroako hiriburura bidaiatu ziren eta hiru domina jantzi zituzten. Ekain Luis eta Aitor Santos euren mailako finaletara iritsi ziren, baina ezin izan zituzten aurkariak gainditu. Zilarrezko postuan amaitu zuten beraz herriko kirolariek. Podiumeko hirugarren mailan, aldiz, Iker Izquierdo izan zen.Tarieli Tato Kevlishvili judokak ere parte hartu zuen eta ongi lehiatzen ari zen arren, lesio batek finalerako atean utzi zuen.