Zaindariaren eguna ospatzeko igo dira oholtzara

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 22a, 20:00

Gaur da Santa Zezilia eguna, musikarien eguna, eta hori ospatzeko, emanaldia egin dute Udal Musika Eskolako ikasleek. Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioko oholtza gainera agertu dira, eta ikasturte honetan ikasitakoak erakutsi dituzte. 

Piano jotzaileak izan dira agertokira irteten lehenak, eta horien atzetik biolin eta zeharkako flauta jotzaileak. Koru gaztetxoaren txanda izan da gero; akordeoi eta panderoaz lagunduta abestu dituzte zenbait abesti alai; dantza eta txalo eginez erakustaldi animatua eskaini diete aretoan bildutakoei. Horien atzetik irten ziren gitarra jotzaileak eta Mikel Laboaren Hegoak ebaki banizkio  eskaini zieten ikus-entzuleei. 

Amaitzeko, baxu eta bateria jotzaileek, abeslari gazte bat lagun, Nirvanaren Smells Like Teen Spirit abestia jo zuten.