Lasarte-Oriako irakurle txokoak ikasturteko bigarren saioa aurrera eraman zuen atzo, Garazi Arrula idazle nafarra Antonio Mercero aretora gonbidatuta. Lurraz beste eleberriaz hitz egin zuten bertaratutakoek, irakurri osteko inpresioak egilearekin partekatuta. Udaleko Berdintasun sailarekin elkarlanean antolatutako ekimena izan zen, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunerako egitarauaren barrukoa.