Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala kirolean izeneko formakuntza hasi zen hilaren 20an, Antonio Mercero gunean. Texas Lasartearra CFk antolatuta, hogei bat herritar bildu ziren Alex Remiro Realeko atezainak eta Futbol Mas Fundazioak sortutako proiektuan parte hartzeko. Helburua futboleko prestakuntza garaian kirolari eta euren senideen ongizate emozionala lantzen laguntzea da. Hilaren 27an eta abenduaren 4an izango dira hurrengo saioak.