17 urtez azpiko selekzioak Japonia garaitu eta Munduko txapelketan aurrera doa

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 22a, 09:00

Jon Martin, Realarekin debuta egin zuenean. Arg.: Real Sociedad SAD.

Ostiralean, hilaren 24an, 09:30etik aurrera Jon Martin herritarra eta Espainiako selekzioak Alemania izango du aurkari 17 urtez azpiko Munduko txapelketako final laurdenetan. Japonia 2-1 garaitu zuen Espainiako selekzioak hilaren 20an final zortzirenetan; Real Sociedad taldeko Jon Martin herritarrak aulkitik animatu zituen bere talde kideak.