Euren zaindariaren eguna ospatuko dute Udal Musika Eskolako ikasleek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko azaroaren 21a

Santa Zezilia bihar izango da, hilak 22, musikarien eguna. Bezperan ospatuko dute hori Udal Musika Eskolako ikasleek, kultur etxeko auditorioan kontzertu bat emanda 19:00etatik aurrera. Kurtsoa hasi zenetik landutakoa erakutsiko diete ikus-entzuleei. Sarrera doakoa da.