Gaur eguerdian sinatu dute Agustin Valdivia alkateak eta Pili Bermejo Jalgune elkarteko lehendakariak 2022ko eta 2023ko ekintzak lagunduko dituen hitzarmena. Prentsaurreko horretan jakinarazi dute 75.110 eurorekin lagunduko duela udalak elkartearen jarduna.
Esker hitzak zuzendu dizkio alkateak elkarteari. Aitortu du Jalgunek "eginkizun bikaina" betetzen duela bertako kideak Lasarte-Orian integratzeko. Hitz horiek berretsi ditu Gizarte Zerbitzuetako buru Lourdes Acevedok, eta, aitortu, gogotsu dagoela, urtero bezala, aurtengo jaialdia ikustera joateko.