Pintxoak prest dituzte asteburu honetako biderako

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 20a, 15:10

Aterpea elkarteak IX. Pintxo Bidea aurrera eramango du ostiraletik igandera. Ekimen horren aurkezpena eta partaideek prestatu dituzten jakien dastaketa izan dira gaur Semblante Andaluz elkartean. Iritzi profesionala NH Hoteleseko sukaldari Roberto Garciak eman du aurten.

Gaurkoa bezalako astelehen gris eta euritsu bati aurre egiteko moduak eta moduak daude. Gutxi izango dira elkarte gastronomiko batera joan (Semblante Andaluzera, kasu honetan) eta herriko bost tabernak nahiz jatetxek prestatutako beste hainbeste pintxo dastatzea. Hori egin dute NH Hoteleseko sukaldari Roberto Garciak eta Semblante Andaluz, Palomo Linares, Arrieskalleta, Lasartearra eta Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeko ordezkari banak. IX. Pintxo Bidearen antolatzaile eta parte hartzaileak lasai egon daitezke, epaile lanak egin dituzten guztiek nabarmendu dutelako plateretan zegoenaren maila. 

Garciak gomendatu du pintxoen dastaketa ura edanez ezkontzeko, jakien zaporeak ahalik eta gutxien alda zitzan edariak. Batzuek jaramon egin diote eta beste batzuek nahiago izan dute eztarria garagardoarekin edota ardoarekin busti. Kalifikazioak jasotzeko papera eta boligrafoa eskuetan, banan-banan dastatu dituzte aurtengo pintxo bidera aurkeztu dituzten elaborazioak. Hauek dira:

Aterpeako kideek jakinarazi dutenez, Lasarte-Berri taberna ere parte hartzekoa zen, baina azkenean ez egitea erabaki du, "arrazoi pertsonalak" tarteko.