Afari ederra egin dute 1963an jaiotako herritarrek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 20a, 10:20

Kuadrilla ederra elkartu zen Lavie jatetxean. Argazkia: Ione Artola.

Urte garai honetan ohikoak izaten dira kintoen afariak. Joan den asteburuan 1963. urtean jaiotako 60 bat lasarteoriatar elkartu dira, Lavie jatetxean bapo afaldu eta tarte ederra igarotzeko, besteak beste, anekdota eta bitxikeria ugari gogoratuta.

Hau izan zen larunbat gauean dastatu zuten menua: bakailao kruxpeta, hasteko; tomate, mendreska eta piper gorri konfitatu entsalada; masail rabiolia foie kremarekin; bakailao kurruskaria tipula kremaren gainean; hezurrik gabeko arkume lingotea azalore krema eta barazki kuskusarekin; eta gazta eta fruitu gorrien krema bat, postrerako.

Urtemuga biribila da aurtengoa herritar horientzat, 60 urte betetzen ari direlako. Edonola ere, ez dira biltzen diren lehen aldia, inondik ere. Datorren urtean ere elkartzeko asmoa dutela adierazi dute.