Bigarren hiruhileko kirol ikastaroen izena ematea astelehenean irekiko da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 17a, 14:30

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuek ikastaro aukera zabala eskainiko dute ikasturteko bigarren hiruhilekoan. Adin guztietako herritarrei zuzendutako saioak izango dira

Maialen Chourraut kiroldegian egingo diren jarduerak honakoak izango dira: igeriketa eskola, helduentzako igeriketa, haurtxoentzako ur jarduerak, haurdunentzako ur jarduerak, haurdunentzako aretoko jarduerak, erditze osteko gimnasia eta padela.

Ikastaroak urtarrileko bigarren astean, hau da, hilaren 8an hasiko dira eta Aste Santua baino lehen, martxoaren 18ko astean izango dituzte azken saioak. 

Jardueretako egun eta orduak jakin edo informazio gehiago eskuratzeko hiru modu eskaintzen ditu kirol zerbitzuak: kirolak.buruntzaldea.eus webgunea, Lasarte-Oriako atalean; kiroldegiko harrera gunean eta 943-37 61 82 telefonora deituz.

Izena ematea, aldiz, webgunearen bitartez edo kiroldegiko bulegoan egin behar dute interesdunek hilaren 20tik, astelehenetik aurrera.