Kortajarena anaiek laugarren postuan amaitu dute RACVN kopa

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 17a, 14:00

Kortajarena anaiak (eskuinean), RACVN mailako hirugarren izan dira Corellako proban. Arg.: AVM

Real Automovil Club Vasco Navarrok (RACVN) antolatutako IX. lur gaineko kopa amaitu da. Lodosa, Cuzcurrita, Baños de Rioja eta Borjako jardunaldien ostean, hilaren 11n Corellan, Nafarroan erabaki ziren garaileak. Ekaitz eta Mikel Kortajarena anaiak RACVN kopako podiumetik kanpo geratu dira gutxigatik; laugarren izan dira. Corellako Hiria V. proban, aldiz, 1. mailako zazpigarren izan ziren euren Ford Focusa gidatuz eta kopako hirugarren sailkatuak bigarrenetik ehuneko gutxitara

Parte hartzaileek hiru alditan egin behar izan zioten aurre 10 kilometroko ibilbideari. Kortajarena anaiek -–Ekaitz gidari eta Mikel laguntzaile lanetan– marka ondu zuten helmugako marra igarotako bakoitzean, baina aurkariak ere fin ibili ziren. RACVN mailako bosgarren postutik hirugarrenera egin zuten bigarren saiakeran eta azkenekoan hirugarren denborarik onenari esker mantendu zuten podiuma, metatutako 17.58,600 markarekin. 

Kortajarena anaiak, Corellako proban lehian. Arg.: M. Kortajarena.

Lodosan sailkapeneko buru jarri ostean, Cuzcurrita eta Baños de Rioja probetan gorabehera batzuk izan zituzten Kortajarena anaiek. Lehiaketako azken bi lasterketetan (Borja eta Corella) eskuratutako emaitzek berriro lehen postueraino eraman ditu herritarrak laugarren izatera arte.