Buruntzaldea IKTko igerilariek denboraldiko lehen gutxienekoak lortu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 17a, 13:00

Bigarren jardunaldian parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Neguko Ligako bigarren jardunaldia lehiatu zen hilaren 11n Hernaniko kiroldegian. Buruntzaldea IKTko infantil, junior eta absolutu mailako hamalau kidek parte hartu zuten lehiaketan

. Taldeko prestatzaileek azaldu dutenez, "taldeko hainbat partaide etxean geratu behar izan ziren gaixoaldi, lesio eta bestelako arrazoirengatik baina bertan egon zirenak gustura aritu ziren". Guztira hemeretzi marka pertsonal ondu zituzten igeriketa taldeko kideek:

  • Nora Miguelez 400 m. lau estiloko 50 m. pasea (40,87) eta 100 m. tximeletako pasea (01.35,21) zein 100 m. lau estilo proba, 01.30,53.
  • Iñaki Garcia 50 m. libre, 26,16; 50 m. tximeleta, 30,25 eta 100 m. libre, 58.06 probak.
  • Lucia Rey 50 m. libre proba, 38,38; 200 m. libre saioa, 03.10,94 eta azken honetako 100 m. pasean 01.30,86. 
  • Amaiur Iparragirre 50 m. libre proba, 33,34. 
  • Ane Meyer 200 m. libre, 02.50,11 eta 50 m. libre probak, 33.97.
  • Mayi Gorostegui 400 m. lau estilo proba, 06.33,97. 
  • Irati Etxeberria 400 m. lau estilo proba, 06.53,59 eta proba bereko 100 m. tximeleta pasea, 01.36,20.
  • Garazi Etxeberria 100 bular proba, 01.18,91. 
  • Iker Gorostegui 200 m. bular proba,  02.51,68. 
  • Ibon Elola  100 m. lau estilo proba, 01.12,61.

Infantilek, gutxienekoak

Lortutako emaitza horiekin, infantil mailan dauden gazte batzuk Gipuzkoako zein Euskal Herriko Neguko Txapelketarako gutxienekoak lortu dituztela ere aurreratu dute igeriketa taldeko prestatzaileek: "Maila horretan giltza izenez ezagutzen ditugun gutxienekoak egin behar dituzte Neguko Txapelketetan parte hartzeko. Hau horrela, Mayi Gorosteguik eta Nora Miguelezek 400 m. lau estiloetan egindako markarekin Gipuzkoako Neguko Txapelketarako txartela eskuratu dute eta Mario Amantegi eta Oihan Matutek berriz, Euskal Herriko Neguko Txapelketakoa".

Buruntzaldea IKTko igerilariek Ligako gainerako jardunaldietan euren helburuak lortzeko lanean jarraituko dute. Abenduaren 2an, Hernanin izango dute hirugarren hitzordua.