Antolatzaileek aditzera eman dutenez, zazpi eta hamar jokalari arteko ekipoak onartuko dira eta maila bakoitzan gehienez zortzi lehiakide izango dira.
Inskripzio orriak Goxokis Goxuak dendan jaso behar dira eta abenduaren 17a baino lehen aurkeztu behar dira taldeak. Izena ematean ume bakoitzeko 10 euro ordaindu behar dira. Informazio gehiago, dendan, 699 42 02 39 zenbakian edo eguzkiaretofutbola@outlook.com helbidean eskuratu daiteke.