17 urtez azpiko Munduko txapelketa dago jokoan Indonesian. Espainiako selekzioak B multzoan lehiatu du lehen fasea; bi neurketa gainditu ditu –2-0 Kanadaren aurka eta 0-1 garaitu zuen Mali– eta bina berdindu du Uzbekistanen aurka. Real Sociedad taldeko Jon Martin herritarrak Kanada eta Uzbekistanen aurkako neurketetan parte hartu du; azken horretan, kapitan lanak egin ditu, gainera.
Emaitza horiekin B multzoko lehen sailkatu da 17 urtez azpiko taldea eta final zortzirenak jokatuko ditu hilaren 20an, astelehenarekin. Aurkariaren zain daude Jon Martin eta selekzioko kideak. A, B eta C taldeen 3. talde onenaren aurka lehiatuko behar dute kanporaketa eta gaur, ostirala C multzoko azken jardunaldiaren ostean jakingo dute zein talde izango duten aurrean.