Barrikotea egingo dute Lasartearra elkarteko kideek abenduaren 2an

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 17a, 07:15

Lasartearra elkarteak jakinarazi du barrikotea egingo duela abenduaren 2an, larunbatez, 20:30ean, Erribera kaleko egoitzan. Menu goxo bat dastatuko dute partaideek eta Bereziartua sagardoa edan, 30 euroren truke. 70 pertsonarentzako tokia dagoela jakinarazi dute antolatzaileek, eta interesa dutenek elkarteko bazkide den norbaitekin joan beharko dutela izena ematera.