Zaria Koru Eskolak 'Come Again' musika ikuskizuna emango du gaur Ama Brigitarren komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 17a, 06:45

Zaria Koru Eskolaren emanaldi bat. Argazkia: Zaria Koru Eskola.

Danok Kide elkarteak XVIII. Musika Topaketak antolatu ditu, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean. Zaria Koru Eskola gonbidatu dute Ama Brigitarren komentura; Come Again izeneko kontzertua emango dute talde horretako kideek, 19:45etik aurrera; Errenazimentuko musikan oinarritutako saioa izango da. Sarrera doakoa da.

Come again esaldiaren itzulpen literalak "berriz etorri" esan nahi du. Oso litekeena da gaur arratsaldean Ama Brigitarren komentura bertaratzen direnek hori sentitzea, ikuskizun bat berriz ikusteko norabaitera itzultzeko gogoa, Zaria Koru Eskolako lagunen maila zein den ikusita. Danok Kide elkarteko Jesus Mari Egizabalek herritarrak gonbidatu ditu 19:45ean hasiko den kontzertura joatera. "Europako Errenazimentuko musikan zehar egingo dute ibilbidea, XVI. mende amaieran William Shakespeare-k idatzitako Mucho ruido, pocas nueces obraren testuekin lagunduta". 

Hau da gaur arratsaldeko emanaldian eskainiko duten errepertorioa:

  • Hoy comamos y bebamos, Juan de la Encina.
  • Tan que vivray, Claudin de Sermisty.
  • Ecce quomodo moritur justus, Jaobu Gallus.
  • Il est belle est bon, Pierre Passerau.
  • Come again, John Dowland.
  • O bone Jesu, Juan de Anchieta.
  • O vos omnes, Tomas Luis de Victoria.
  • Fyer fyer, Thomas Morley.
  • If you love me, Thomas Tallis.
  • Crucifixus, Antonio Lotti.
  • Luci sere et chiare, Carlo Gesualdo.
  • Sicut cervus, Giovanni Pierluigi da Palestrina.
  • Matona mia cara, Orlando di Lasso.