Egurrarekin egindako artelanak gaurtik ikusgai Antonio Mercero aretoan

Txintxarri Aldizkaria

Iazko erakusketako inaugurazio ekitaldia.

Zurmailu elkarteko kideek hilabete hauetan zurarekin landutakoa erakutsiko dute Antonio Mercero aretoan, hilaren 26ra arte. 18:00etan hasiko da inaugurazio ekitaldia

Esposizioa ikustera astegunetan joateko asmoa duenak 18:00etatik 20:00etara izango du horretarako aukera. Asteburuetako ordutegia, aldiz, 12:00etatik 14:00etara artekoa izango da. Sarrera doakoa da.