Gabonetako argiak jartzen hasi dira

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 16a, 13:59

Lasarte-Oriako Udalak iragarri du Gabonetako argiak jartzen hasi dela. "300.000 LED baino gehiagok argia eta kolorea emango diete herriko kale eta plazei". Abenduaren 2an piztuko dituzte, kaleko argiztapenarekin batera, eta urtarrilaren 7an itzaliko. Maykolux enpresak egingo du instalazioa, 39.400 euroren truke.

Esan bezala, abenduaren 2tik urtarrilaren 7ra piztuko dituzte argiak. Igandetik ostegunera 23:00etan itzaliko dituzte, eta, ostiraletan nahiz larunbatetan, 00:00etan. Salbuespenak hauek izango dira: abenduak 24 eta 31 eta urtarrilak 5. Aipatu egun horietan kaleko argiteriarekin batera amatatuko dituzte Eguberrietako apaingarriak.