LOKEko judokek, emaitza ederrak Amurrion eta Zaragozan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 16a, 12:30

LOKEko judokek, Amurrioko Hiribildua txapelketan eskuratutako dominekin. Arg.: LOKE Judo.

Kadete, infantil zein absoltu mailako Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judokek hitzordu garrantzitsuei egin zieten aurre, hilaren 11n

Gaztetxoek Amurrio Hiribilduko 29. txapelketan parte hartu zuten eta hiru domina eskuratu zituzten: urrezko bi eta brontzezko bat. Infantil mailan Ane Linazasoro garaile izan zen eta Iraia Diezek brontzezko domina jantzi zuen. Kadete mailan ere Ekain Luis podiumeko gorenera igo zen. 

Horiez gain, LOKEko beste judoka batzuk ere lehen zazpien artean sailkatu ziren. Bosgarren izan ziren Maria Escribano, Ariane Luis, Marco Iriso eta Iago Izquierdo infantilak; Tarieli Tato Kevlishvili kadetea eta Unai Curiel infantilak, aldiz. zazpigarren amaitu zuten txapelketa. 

Asteburuko laugarren domina absolutu mailako Espainiako txapelketako iparraldeko sailkapen proban lortu zuten herriko kirolariek, Monzalbarba, Zaragozan. Asier Sagasti 100 kilo azpiko mailako hirugarren sailkatu zen eta Haritz Urdangarin zazpigarren izan zen 81 kilo azpiko kategorian.