Euskal Inauteriei buruzko hitzaldi bat egingo dute Antonio Mercero aretoan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 16a, 11:17

Landaberri ikastolak eta bertako guraso elkarteak 'Zer dago Euskal inauterietako festaren oinarrian? Zer ospatzen dugu inauteri jaietan?' hitzaldia antolatu dute, erritu hori testuinguruan jartzeko. Oier Araolaza antropologo, idazle eta dantzariak emango ditu Euskal Inauterien gaineko azalpenak hilaren 22an, Antonio Mercero aretoan, 17:30ean.