Txerria hiltzearen jaia ospatuko dute Extremadura Etxekoek, asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 16a, 07:30

Zenbait herritar, txorizoak nola egin ikasten.

Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeko kideek VII. Txerri Hiltzearen Jaia aurrera eramango dute asteburu honetan. Txorizoak nahiz odolkiak egiteko tailerrak, karaokea eta herri bazkariak nahiz afariak dira jarduera nabarmenenak. Adarra kaleko egoitzan burutuko dituzte.

Egitaraua

Larunbata 18

  • 09:30ean, txerria zatitzea.
  • 10:30ean, txorizoak nahiz odolkiak egiten ikasteko tailerrak.
  • 14:30ean, herri bazkaria: txitxirioak sakramentuekin eta meloia.
  • 16:00etan, karaokea.
  • 21:30ean, afari herrikoia: entsalada, haragi parrillada eta tarta.

Igandea 19

  • 11:00etatik aurrera, perrunillak, salda eta pattarra.
  • 14:30ean, herri bazkaria: urdaiazpiko errea eta tarta.