Taula Xake Klubeko Jose Ignacio Echeverria Eleicegui bigarren sailkatu da eta Gros taldeko Juan Rodriguez Gonzalez herritarra podiumeko hirugarren mailan izan da.
65 urte baino gehiagoko jokalariek bost igandeetan lehiatu dituzte jardunaldiak Beraunen, Errenterian. Gorabeherak izan dira sailkapenean eta bi herritarrak buru izan dira txapelketako momenturen batean. Hala nola, Echeverria zen lehena azken saioa baino lehen.
Azken saio horretan, Hondarribia-Marlaxkako Fernando Hoyos Fernandez garaitu zuen Echeverriak eta Rodriguezek mailako txapeldun izango zen eta Groseko talde kide Jose Angel Burgana Lardizabalen aurka galdu zuen.
Beste mailak
Echeverriak ez du atsedenik izango, ordea; bigarren mailako txapelketan ere lehian ari da. Hirugarren mailan ere bada Taulako ordezkaritzarik: Juan Cruz Figueras Hernandez, Alejandro Sanchez Andres, Ander Etxauri Lizarraga eta Juan Luis Varela Avellanal. Bi lehiaketa horiek hilaren 25ean jokatuko dute azken jardunaldia.