Eguzki Bodegas Ayesak Goierri KE garaitu zuen

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 15a, 14:45

Eguzki Bodegas Ayesa taldeko gazteek neurketa ederra egin zuten hilaren 11n Maialen Chourraut kiroldegian

Francisco Javier Kixki Perezen taldeak astean zehar landutakoa jarri nahi izan zuen partida hasieran, baina Goierrik planteamenduarekin ezustean harrapatu zuen etxeko taldea; defentsa altua eta presio handia ezarri zuten goierritarrek. 

Eguzkik aldaketa taktiko batzuk egin behar izan zituen egoerari aurre egiteko eta ederki asmatu zuen Kixkik. Aukera ugari sortu zituen taldeak eta ez zuen hutsik egin 15 minututan lau gol jarraian egin zituen taldeak. Nahiz eta Goierrik erantzun modura bi gol egin, etxekoek garaipena lortu nahi zutela argi utzi zuten baloia beste bitan atera sartuz. Eta atsedenaldira 6-2 iritsi ziren.

Aurkaria aukerarik ez emateko akatsik ez egiteko premisarekin atera ziren bigarren zatian Eguzkiko jokalariak kantxara eta ederki egin zuten lan. Eroso jokatuz, goierritarrak kontrolpean izan zituzten eta 9-5 nagusitu ziren.

Neurketaren gakoa gol aukeren amaieran egon zela nabarmendu du taldeko entrenatzaileak: "Beste batzuetan lau saiakera egin behar ditugu gol bat egiteko, oraingoan eraginkortasun handia izan dugu eta horrek erraztu du neurketa".

Eguzkiko gainerako taldeek ez zuten garaipenik eskuratzerik izan. I. mailako Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldeak gutxigatik galdu zuen Idiazabalen aurka, 5-4. 3. mailako Eguzki ISU Leihoakek hiruna berdindu zuen DAD Kutxarekin. Kadeteek ere berdinketa eskuratu zuten, 2-2 eta infantilek ezin izan zuten Eskoriatza garaitu, 1-6.