Neure Gain kanpaina martxan jarri du GuraSOS elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 15a, 09:10

Herritarren laguntza behar du GuraSOS elkarteak, Gipuzkoako Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren akusazioa aurrera eraman ahal izateko. "Herri akusazio gisa aurkezteko tramiteak egin ditugu eta orain fidantza bat eskatuko digu epaitegiak", azaldu dute kideek. 

Horretarako, ordea, eragileak ezin ditu bere kontuak erabili, Asensiok berak enbargatuta dituelako, "beste auzi batzuetako kostuak pagatu ez izanagatik". Horren aurrean, Neure Gain izeneko kanpaina abiatu du: bonoak atera ditu, norbanakoek zein taldeek bete eta ekarpen ekonomikoak egin ditzaten. "Eskatzen dugun datuetako bat helbide elektronikoa da; horren bitartez herritarrekin harremanetan jarri eta diru sarrera zein kontutan egin behar duten zehazten diegu". Laguntza "funtsezkoa" da: "Arrain potoloek ezin dutelako ihes egin, ingurumena eta osasunaren defentsa zure esku!".