Sorgin Jaiak-en iragana, oraina eta geroaz hausnartu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 15a, 09:15

Jendetsua izan da Sorgin Jaiak-en bilera. Argazkia: Sorgin Jaiak.

'Iragana, oraina eta geroa: nondik gatoz eta nora goaz?' saioa aurrera eraman dute Sorgin Jaiak eragileko kideek, Xirimiri elkartean. Izenburuak ongi dioen bezala, festa alternatiboen bilakaera izan dute hizpide eta horrekin batera datorren urteko jaiei buruz hitz egiten hasi dira. Beñat Iriondo eta Uxue Loinaz gonbidatu dituzte hastapenetako urteez eta haien bizipenez hitz egitera.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Sorgin Jaiak (@sorginjaiak)