Bilera eta agerraldia egingo ditu gaur mugimendu feministak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko aza. 15a, 09:39

Lasarte-Oriako mugimendu feministako kideek bilera misto bat aurrera eramango dute gaur Oriarte Landaberri institutuan, 18:00etan, hilaren 30eko greba feminista orokorraz hitz egiteko. Ordubete geroago, agerraldi bat egingo dute egun horretarako antolatu dutena azaltzeko. Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.